ALAI ONDO, ideia eta mezuei bizia ematen diegu diseinu grafikoaren bitartez.

Alai Ondon komunikaziorako euskarri grafikoak ideatu eta gauzatzen ditugu, eduki interesgarriari itxura erakargarria emanez.

Produktu eta zerbitzuak

  • Diseinu grafiko zerbitzu orokorrak eskaintzen ditugu, nortasun korporatiboa, ekitaldietarako euskarriak eta web diseinua.
  • Komunikazio beharretara egokitzen diren emaitzak lortzen ditugu edukiari itxura garbia eta erakargarria emanez beti. Horrela bermatzen dugu mezua     behar bezala ezala iristea hartzailearengana.
  • Norbanako, enpresa ertain, elkarte eta instituzioentzako egin dugu lan.
  • Etorkizunari begira, hezkuntza eta ezagutzaren zabalketaren arloko grafika lanketan dugu interesa. Eduki pedagogikoak gaur egungo hizkuntzara               ekartzea da gure mugarrietako bat. Mezuak irudi bihurtu, aurkezpen, infografia, jolasak... sortuz.

Bazkide eta langileak

Nerea Ansa Bañuelos. Publizitate eta harreman publikoetako lizentziatura hasi eta berehala konturatu nintzen benetan gogoko nuena diseinu grafikoa zela. Grafika publizitario eta diseinu grafikoko ikasketak egitera salto egin nuen orduan, urtebetez marrazketa eta arte historia klaseak jaso eta gero. Ikasketak amaitu orduko klasekideekin coworking espazio bat sortu genuen gurean trebatzen jarraitzeko eta joan etorri askoren ondoren, Alai Ondo Estudioko sortzaileetako bat izaten amaitu dut.

Ohiana Calparsoro Forcada. Batxilergo artistikoan deskubritu nuen zer zen diseinua eta hor topatu eta maitemindu nintzen irudien hizkuntzaren magiaz, txikitatik gustuko izan baititut ikusiz ulertzen diren gauzak. Beraz, diseinu grafikoko ikasketak burutu eta bukatu bitartean lehen bezero enkarguak hartu nituen. Gelakideekin lanean hasi eta elkarbanatzen genuen lan espaziotik sortu genuen Alai Ondo.

 

 

Argazkiak

Alai Ondo

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude