TutoretzaFabrika: maiatza eta ekaina

Kooperatiba Fabrikak aurrera darrai. Otsailetik apirila bitartean FormazioFabrikan parte hartu dute 40 lagun inguruk. Bertan, formazio teorikoa zein praktikoa jasotzeaz gain, proiektu berriak landu dituzte. Apirilaren 7an, Eskoriatzako Huhezin 23 proiektu aurkeztu zituzten 29 lagunek.

Debagoieneko eskualdeko gunetik, 5 proiektu. Beterri- Buruntzakotik 9; eta Oarsoaldekotik 9. Halere, Oarsoaldean, martxan dauden beste hiru proiektu batu zaizkie.

Proiektuen izaera anitza da. Badira, komunikazio eta diseinu grafikoari lotutakoak, elikadura burujabetza eta agroekologiaren bueltakoak, kirolari lotutakoak, aisialdian zerbitzuak eskaini nahi dituztenak, emakumeen ahalduntzearen bueltakoak edo eta ekonomia sozialean aholkularitza juridikoa landu nahi dutenak.

TutoretzaFabrika

Beraz, denera, 26 proiektu tutorizatuko dira TutoretzaFabrikak irauten duen bitartean. Bi hilabete hauetan proiektu bakoitzak tutore edo bidelagun baten akonpainamendua izango du eta proiektu bakoitzaren heltze prozesua kontuan hartuz laguntza teknikoa zein humanoa eskainiko zaie.

TutoretzaFabrika

Dena den, eta orain arte jorratutako bidetik saio kolektiboak ere izango dira fase berri honetan. Saio hauetan, hiru eskualdeetako ekintzaileak zein tutoreok elkartu eta premien araberako formazio saioak edo eta elkar-jartzeko saioak egingo ditugu.

TutoretzaFabrika

Azkenik, eta arnas luzeko proiektuak direla kontuan izanda, udara ostean ere, jarraipena izango du KoopFabrikak. KoopFabrika bera ere, prozesu moduan ulertzen dugu eta etengabe eraldatzen eta momentuko beharrei adi erantzunez jardun nahiko genuke.

Arianne Kareaga – Mondragon unibertsitateko Lanki ikertegia

Scroll to Top